- Izenburu erreala:
- El Padre Terreros traductor de la obra de Pluche
- Egilea:
- Josefa Gómez de Enterría Sánchez
Terrerosen itzultzaile irudi hori bere filologo-alderdian kokatzen da, gaztelania eta frantses hizkuntzen menderatze ezin hobearekin. Era berean, ezin dugu ahaztu jesuita honek Madrilgo Nobleen Haztetxean –Seminario de Nobles de Madrid– gai desberdinetan burutu zuen lan didaktikoa. Espectáculo de la naturalezaren bere bertsioa zehatza da eta txukuntasunez egina dago, baina horrekin, gainera, espezialitatezko gaztelania handiki aberasten du. Izan ere, Terrerosek gaztelania berezi hori bere Diccionario castellano con las voces de ciencias y artes lanarako erabiliko du. Lan honen bidez nahi da frogatu Espectáculoren garrantzia, bai itzulpengintzaren teorian sakontzeko, bai hispaniar hizkuntzaren historia aberasten dituzten datuak eransteko.