Esteban de Terreros y Pando: Jesusen lagundikoa eta XVIII. mendeko intelektuala
Madrilera joan zenekoa
Esteban de Terrerosek Joseph Cubilloren eskutik hasi zituen ikasketak; bera izan zen Lehenengo Letretako bere maisua Turtziozeko eskolan. Geroago, hamaika bat urte zituela, Madrilera joan zen, eta, bertan, latintasuna eta erretorika ikasi zituen osaba baten babespean. Handik urte batzuetara Jesusen Konpainian sartzea erabaki zuen, ez bakarrik arrazoi espiritualengatik, baizik eta “Erlijio ordena horretan letrei ematen zitzaien garrantziagatikâ€.