Esteka Iruzkinduak

Soziolinguistika

Arduraduna: Esti Amorrortu (UD / DU)

Aurkibidea


Euskararen Datu Basea

Soziolinguistika Klusterra eta Aztiker

Euskararen egoeraren diagnosia egiteko datu base oso erabilterraza. Eskaintzen diren datuak ondokoak dira: euskararen ezagutzari buruzko datuak, erabilerari buruzkoak eta euskarak hezkuntzan duen tokiari buruzkoak. Datu horiek adin-taldeka, sexuaren arabera eta bilakaeraren arabera ikus daitezke esparru ezberdinetan; hau da, udalerrika –kasu batzuetan- eta hortik gora eskualdeka, herrialdeka eta Euskal Herri mailan.

Balorazioa: 5

Etiketak: datu soziolinguistikoak, hizkuntza-gaitasuna, hizkuntzaren erabilera, kale-neurketa, hizkuntza-ereduak, eraginkortasuna indizea

Hizkuntzak: eu


.BAT Soziolinguistika Aldizkaria

Soziolinguistika Klusterra

Aldizkariaren helburua euskararen berreskurapen bidean eragile direnei oinarri teoriko espezializatua eskaintzea da. Honako edukiak argitaratzen ditu: Euskararen normalkuntzan giltzarri diren gaien inguruko dossier bereziak, Euskal Herriko nahiz mundu mailako adituen ekarpenak, normalkuntza esperientziei buruzko lanak, mundu osoko erreferentzia glotopolitikoak, soziolinguistikan aditu direnei elkarrizketak eta abar. 1990etik aurrera argitaratzen da, lau zwnbaki urtean eta denak daude online eskuragarri.

Balorazioa: 5

Etiketak: aldizkaria, ikerketa, soziolinguistika

Hizkuntzak: eu


Euskal Herriko hizkuntza-adierazleen sistema

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza

Euskararen egoeraren diagnosia egiteko datubasea da. Datuak 1991tik aurrerakoak dira, Euskal Herri mailakoak eta batez ere Inkesta eta Mapa Soziolinguistikoetatik atarata daude; udalerrika edo gaika atera daitezke, baita grafikoak eta excel taulak ere.

Balorazioa: 4

Etiketak: datu soziolinguistikoak, hizkuntza-gaitasuna, hizkuntzaren erabilera, hizkuntzaren transmisioa, hizkuntza-jarrerak

Hizkuntzak: eu | es | fr | en


Soziolinguistika Klusterreko Proiektuetako Erreferentzien Bilgunea

soziolinguistika Klusterra

Erreferentzien Bilgunean Soziolinguistika Klusterreko proiektuetan erabiltzen eta sortzen diren materialak biltzen dira, gaiaren eta eduki motaren arabera sailkatuak. Batzuk han-hemen argitaratuak eta beste batzuk aurretiaz argitaratu gabeak. Gehienak online eskuragarri daude.

Balorazioa: 4

Etiketak: erreferentzia bibliografikoak, euskararen soziolinguistika, euskara normaltzeko plangintza

Hizkuntzak: eu | en | ct


Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren argitalpenak

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak berak egin edo diruz lagundu dituen ikerketa-liburuak pdfan eskegita daude, denon eskuragarri. Besteak beste, egin diren Inkesta Soziolinguistiko eta Mapa Soziolinguistiko denak eta beste hainbat ikerketa.

Balorazioa: 4

Etiketak: ikerketa, mapa soziolinguistikoa, inkesta soziolinguistikoa, euskararen egoera

Hizkuntzak: eu | es


Katedraren argitalpenak

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Katedrako ikerketa taldeak egindako argitalpen nagusien bilduma, online eskuragarri.Taldeak burututako ikerketa batzuk euskararen ingurukoak dira, hala nola, euskararekiko jarrerei buruzkoak; beste batzuk, munduko hizkuntza ondareari buruzko lanak dira, hala nola, munduko hizkuntzen egoera soziolinguistikoari buruzko txostena.

Balorazioa: 4

Etiketak: egoera soziolinguistikoa, munduko hizkuntzak, hizkuntza-jarrerak, ikerketa

Hizkuntzak: eu | es | fr | en | ct


Scroll to Top