Esteka Iruzkinduak

Hizkuntzen irakaskuntza

Arduraduna: Joxin Etxezarreta / Mertxe Luzuriaga (UD / DU)

Aurkibidea


Euskal Jakintza

Ordiziako Jakintza Ikastolako DBHO 2ko ikasleak eta Maite Goñi, euskara irakaslea.

Gune honetan honako hauek biltzen dira: batetik, euskara ikasteko edo euskaran trebatzeko hainbat baliabide, bai bertan egiteko ariketak, bai zalantzak argitzeko azalpenak, bai azterketak prestatzeko baliabideak, eta bestetik, gazteek, institutuko ikasleek, idatzitako artikulu eta elkarrizketa interesgarriak.

Balorazioa: 4

Etiketak: Euskararen Ikaskuntza, Gramatika kontsulta, hizkuntza ariketak

Hizkuntzak: eu


AZPIDAZKI

EHU eta elhuyar

Euskara erabiltzeko gomendio, arau eta baliabideak biltzen ditu webgune honek, modu arin eta erabilgarrian jasota. Batez ere unibertsitateko zerbitzuetarako testu ereduak eta gomendioak eskaintzen ditu. Hizkuntza zalantzak non argitu ere badago.

Balorazioa: 4

Etiketak: idazki ereduak, Gramatika kontsulta

Hizkuntzak: eu


CVC.Centro virtual Instituto Cervantes

Instituto Cervantes

Cervantes Institutuaren gune birtual honetan, hizkuntzen i(ra)kaskuntzarako baliagarriak diren hainbat baliabide topatuko ditugu. Interesgarrienak, Didactired izeneko baliabide multzoa eta irakaslearen liburutegia.

Balorazioa: 4

Etiketak: baliabide didaktikoak, irakasleen formaziorako irakurgaiak, Gramatika kontsulta

Hizkuntzak: es


Ikasbil. Euskara ikaslearen gunea

HABE. Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

Ikasbil webgunean, euskara ikasten edo irakasten dabilenak eskura ditu hainbat baliabide: ahozko eta idatzizko dokumentuak, mailaka, testu-mota eta generoaren arabera sailkaturik; proposamen didaktikoak, ariketa zein sekuentziak; hainbat material didaktikoren pdf-ak; helduen euskalduntze eta alfabetatzearen inguruko informazioa; hainbat esteka interesgarri...

Balorazioa: 4

Etiketak: mota guztietako baliabideak, ariketa-proposamenak, sekuentzia didaktikoak, esteka interesgarriak, dokuteka, informazioa

Hizkuntzak: eu | es | fr | en


Dialang

Europako 20 erakunde

DIALANG ebaluazio linguistikorako tresna garrantzitsua da. Europako Hizkuntzen Erreferentzia Markoan oinarrituta dago. Europako hainbat hizkuntzatan dugun maila zein den adierazten digu. Horretarako, ahozkoaren ulermen, gramatika, hiztegi, idazmen eta irakurriaren ulermenean dugun gaitasunaren berri ematen digu.

Balorazioa: 4

Etiketak: hizkuntza maila, diagnosia, proba

Hizkuntzak: en


Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoa

Europako Kontseilua

Europako Erreferentzia Markoa ezinbesteko tresna dugu hizkuntzaren i(ra)kaskuntzan. 35 hizkuntzatara itzulita dago. Hizkuntza-gaitasunak, hizkuntza-mailak eta deskriptoreak zehazten ditu. Ebaluazioa bateratzeko irizpideak eskaintzen ditu. Webgune berean topa dezakegu portfolioa: www.coe.int/portfolio. Norberaren hizkuntzen pasaportea, hizkuntzen gaineko autobiografia eta hizkuntza-ereduak biltzen dituena.

Balorazioa: 4

Etiketak: hizkuntza-deskriptoreen datu-basea, hizkuntza mailak, hizkuntza-gaitasunak, ebaluaziorako irizpideak

Hizkuntzak: fr | en


EIBZEuskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

Nafarroako Gbernuko Hezkutza Saila

Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko jarduerak bultzatu nahi ditu euskaraz irakasten duten irakasleek hizkuntza maila hobetzeko, gramatika eguneratzeko eta komunikatzeko gaitasuna lantzeko. Hizkuntza baliabideak eskurago jarri nahi ditu, eguneroko lana errazteko. Ikastetxe barneko komunikaziorako testuak eta ikasmaterialak sortzerakoan, aholkuak eman nahi ditu, hizkuntza kalitatearen alde. Euskal Hizkuntza eta Literaturako irakasleei baliabide didaktikoak sortzen lagundu nahi dute.

Balorazioa: 4

Etiketak: Euskararen Ikaskuntza

Hizkuntzak: es


ALTE. The association of Language Testers in Europe

ALTE. The association of Language Testers in Europe

ALTE currently has 34 members, representing the testing of 27 languages and over 40 affiliate institutions. ALTE members provide standard examination and computer based language tests. Hizkuntza azterketa eta ebaluazioak egiteko aholku eta baliabide egokiak eskaintzen ditu.

Balorazioa: 3

Etiketak: Hizkuntza azterketak, ebaluazio gomendioak

Hizkuntzak: en


TESOL Teachers of English to Speakers of other languages

TESOL Teachers of English to Speakers of other languages

Mundu mailan lan egiten duen ingeles irakasleen elkartearen web gunea. Hizkuntzaren irakaskuntzarako baliagarriak izan daitezkeen estekak eta baliabideak eskaintzen ditu, baita irakasleen formaziorako baliabideak eta aukerak ere.

Balorazioa: 3

Etiketak: Ingelesaren irakaskuntza

Hizkuntzak: en


Curso Deusto de euskera básico

Euskal Irakaslegoa

Euskara ikasten hasi nahi dutenentzako oinarrizko ikastaroa. Ikasunitate laburretan banatua, hizkuntzraen oinarrizko egituraz jabetzeko ariketa eta azalpenak eskaintzen ditu. On line ere egin daitekeena.

Balorazioa: 3

Etiketak: Euskararen Ikaskuntza

Hizkuntzak: eu | es


Ikasgela

Santurtziko Udal Euskaltegia

Ikasgela hau Moodle plataforma baliaturik sortua da. Bertan, euskara ikaslearen eskura jartzen dira hainbat ariketa, mailaren arabera sailkaturik, foroak gramatika kontsultak egin ahal izateko eta jardun ahal izateko. Horrez gain, idazteko aholkuak eskaintzen dira.

Balorazioa: 3

Etiketak: hizkuntza ariketak, ikasleentzako foroak, Gramatika kontsulta

Hizkuntzak: eu | es | en


Ikasten.net

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza saila

Ikasten.net euskara nork bere kontura ikasteko baliabidea da. Hiru.com etengabeko formaziorako gunean dago. Dohainik ikasten da, on-line. Ikas-prozesuaren hasieran daudenenentzat da egokia.

Balorazioa: 3

Etiketak: euskara, on-line ikasi, nork bere kabuz

Hizkuntzak: eu | es


Scroll to Top