Euskal Gaien Institutua Euskaldok

Nor gara

Euskal Gaien Institutuak, sortu zenetik, besteak beste, informazio bibliografikoa ematea izan du xede. Xede hori egungo denbora eta beharrizanetara egokitzeko, 1994-95 ikasturtean dokumentazio zentroa jarri zen abian.

 

Zer da?

EUSKALDOK, Euskal Dokumentazio Zentroa, euskal gaien inguruko erreferentzia, informazio eta aholkularitza zentroa da. Era berean, liburuak ez diren materialak, bigarren mailako argitalpenak eta askotariko dokumentazioa biltzen dituen dokumentazio zentroa da.

 

Helburua

EUSKALDOKek euskal kultura eta historia ikertu, ikasi eta zabaltzeko eta erakundeei, profesionalei eta adituei laguntzeko tresna izan nahi du eta, horretarako, horien esku jartzen du dokumentazio baliabideei eta euskal bibliografiari buruzko informazio eskuragarri eta gaurkotua. Xede hori lortzeko, egoki irizten zaizkion baliabideak sortuko ditu eta web orrialdean edo dokumentazio zentroan bertan kontsultatu ahal izango dira.

 

Baliabideak

Aurkinet: Web baliabide honek aurkibideen datu-basea erabiltzailearen esku jartzen du, helburu bikoitzarekin: batetik, euskal gaietan berezitutako aldizkako argitalpenei zabalpen handiagoa ematea eta, bestetik, erabiltzailearen informazio beharrizanak asetzea liburutegiaren espaziotik kanpo.

Monografikoak: Euskal gaiei buruzko atari tematikoak.

Era berean, zentroaren egoitzan hurrengo hauek kontsultatu daitezke:

  • Euskaraz: euskal hizkuntza eta literaturari buruzko datu-basea.

8879 erregistrotara sarbidea ematen du. Erregistro horiek aldizkari hauek hustuta lortu dira: Anuario del Semanario de Filología Vasca “Julio Urquijo” (ASJU), Boletín de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País (BAP), Fontes Linguae Vasconum (FLV), Egan, Enseiukarrean, Euskera, Gure Herria eta Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV).

  • Enseiukarrean aldizkariaren indizeak (1986-1996).

Euskal hizkuntza eta literaturan berezitutako Unibertsitateko aldizkaria, Euskal Gaien Institutuak argitaratzen duena. Aldizkari horretan, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikasleek parte hartzen dute.


Zerbitzuak

EUSKALDOKek zerbitzu hauek ematen ditu:

  • Informazio bibliografikoaren zerbitzua.

    • Bilaketa bibliografikoa atzerantz.

    • Hautatutako informazioaren zabalkundea.
  • Erreferentzia zerbitzua.
  • Jatorrizko agirietarako sarbide zerbitzua.
  • Barruko eta kanpoko baseetarako sarbidea
  • Bibliografiari eta euskal dokumentazioari buruzko txostenak eta aholkularitza.

 

Dokumentazio fondoak

Irakaskuntza eta ikerketa jardueren lagungarri, EUSKALDOKek bere zentroan eta sarbidea duen beste batzuetan lortutako informazioa du.

Zentroko fondoak: erreferentzia lanak, kartografia, argazkiak, aireko argazkiak…