Euskal Gaien Institutua Euskaldok

Esteka Iruzkinduak

Lexikografia

Arduraduna: Joseba Abaitua (UD / DU)

Índice

  • XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa

    Euskaltzaindia, UZEI

    XX. mendeko euskara jasotzen duen corpus estatistikoa 4.655.300 testu-hitzez osatua da. Erabili izan den eta erabiltzen den euskararen lekuko eta erakusgarri izatea du egiteko nagusi eta ia bakarra, eta ez ereduzko hizkuntza proposatzea. Proiektua 1987an jarri zen martxan eta lehen fase batean 1900-1987 urteetako corpusa osatu zen, baina corpus irekia zen eta, beraz, urtero eguneratzen zen, nahiz mendea bukatzean corpus itxi izatera pasatu zen, mende oso baten erakusgarri. Bestalde, euskara idatzia jaso da hor, ez ahozkoa. Ahozkoek badute bere lekua, baina transkribatu eta argitaratu diren neurrian jaso dira.

    Balorazioa: 4

    Etiketak: corpusa, corpus estatistikoa, euskalkiak

    Hizkuntzak: eu

  • Eusko Legebiltzarreko Administrazioko Hiztegia

    Eusko Legebiltzarra

    Zuzenbideko arloan hitzen erabilera eta esanahia kontsulta daiteke (hots, testu inguruaren arabera, ez definizioen bidez) Eusko Legebitzarraren corpus osoan. Termino berezien bilduma ere badago, glosario moduan, baina elebakarrekoa da. Ezin da hiztegi elebidun moduan kontsultatu.

    Balorazioa: 3

    Etiketak: corpusa, zuzenbideko hiztegia, hiztegia

    Hizkuntzak: eu | es

  • Elhuyar hiztegia

    Elhuyar Fundazioa

    Perez eta Blanco-k (2011) informazio hau jaso dute: Elhuyar Hiztegiak 85.000 sarrera inguru ditu bi atalen artean eta 120.000 adiera. Lexiko arrunta eta orokorra landu da, historikoa zein gaur egungo lexiko ‘hiritartua’; horrekin batera terminologia teknikoak ere badu lan honetan bere tokia, guztira hirurogeita zazpi jakintza alorretako hitzak bildu direlarik. Ordainak ematerakoan, atal batean zein bestean ahalbait sinonimo gehien eskaintzen saiatu dira. Hau zuzenean euskalkien tratamenduekin dago. Euskalkiek euskara estandarrean tokia behar dutela aspaldi da euskaltzaleen artean onartua. Horrenbestez, gaztelaniazko hitzen ordain zerrendan euskalki-hitzak ere sartu dira, euskalki-markarik gabe sartu ere. Euskara-atalean berriz, direlako hitz horiek zein euskalkitakoak diren adierazita dago, dagokion markaren bidez. Bilatu nahi dugun hitzen euskal nahiz erdal ordaina eskuratzeaz gain beste baliabide bat ere eskaintzen digu aztergai dugun internet bidezko hiztegi honek. Aurrizki zein atzizki bereko hitzen zerrenda eskaintzen digu bertan azaldutako pausoak jarrituz gero. Baliabide hau oso baliagarria da hizkuntzak lantzen dituenarentzat corpus nahiko osoa eskuratzeko aukera baitago esfortzu handirik egin gabe. Esaterako, -tasun atzizkidun hitzen corpusa lortu nahi badugu (%tasun) idatziko dugu bilatzailean eta berehala zerrenda luze bat azalduko zaigu: Aurrizkiaren kasuan berdin jokatuko genuke, (des%) idatzi ostean honakoa lortuko genuke: Hemendik aurrera, kasu praktikoarekin hasiko gara. Askotan, itzulpenak egiten dihardugunean, hurrengo estiloko zenbait arazo topatzen ditugu: hitz baten erabilera ezberdinak, polisemia, aditz lokuzioak etab. eta honek itzultzeko konponbide argiak aurkitzea ez da horren erraza izaten. Laburbilduz, Elhuyar hiztegiak ondorengo ezaugarriak ditu: - Elhuyar Fundazioa 1972an sortu zen elkartea dugu, teknologia bultzatzen eta euskera indartzen diharduena. - Elhuyar hiztegia 2006an argitaratu zen, baina 2008az geroztik dago interneten eskuragarri. - Hiztegi elebiduna da, itzulpenak gazteleratik euskarara edo euskaratik gaztelerara egiten direlarik. Iturria: Naroa Perez eta Esti Blanco (2011.03.29) Elhuyar hiztegiaren azterketa. Deusto Reviewer on Language Resources, http://lingvoresurso.wordpress.com/2011/03/29/elhuyar-hiztegiaren-azterketa/

    Balorazioa: 4

    Etiketak: hiztegia

    Hizkuntzak: eu | es

  • Orotariko Euskal Hiztegia

    Euskaltzaindia

    Garaioa eta abarrek (2011) jasotakoa: Hiztegi historiko honetan euskararen aro eta euskalki guztietako idazkietako lexikoa jaso eta antolatzen da. Orotariko Euskal Hiztegia hamasei liburukitan argitaratuta dago: lehena 1987an argitaratu zen paperean eta 16.a 2005ean. Ikertzaile eta erabiltzaile orok erraztasunez kontsulta dezan Euskaltzaindiak Internetez eskaintzen du hiztegiaren oinarrizko bertsio elektronikoa. Hiztegiaren corpusa osatzeko 1970eko hamarkada arterainoko 310 obra oso aukeratu zituzten. Hortik, 5.800.000 hitz atera zituzten. Idazki horietatik kanpo dagoen lexikoa ez da Orotarikoan azaltzen. Hitz-sarrerak eta adibideak euskaraz azaltzen dira, baina azalpenak gaztelaniaz edo frantsesez ematen dira, eta kasu askotan bi hizkuntzetan. Hala ere, ezin dezakegu esan hiztegi hau guztiz elebiduna denik, euskal hitzen gaztelaniazko eta batzuetan frantsesezko ordainak ematen badira ere, ez baitira alderantziz ematen. Orotariko Euskal Hiztegiak 125.987 sarrera biltzen ditu eta honela egituratzen dira: 1. Hitza. 2. Hitzaren aldaerak eta aurreko hiztegigileek hitzari buruz esandakoa. 3. Aldaera bakoitzaren euskalkiak. 4. Aldaeraren idatzizko lehen erabileraren urtea (gehienetan). 5. Hitzaren esanahia. 6. Literatur tradizioko adibideren batzuk. Iturria: Irati Garaioa, Idoia Ibarluzea eta Amaia Navarro (2011.03.22). Deusto Reviewer on Language Resources, http://lingvoresurso.wordpress.com/2011/03/22/orotariko-euskal-hiztegia-taldeko-lana/

    Balorazioa: 5

    Etiketak: hiztegia, hiztegi historikoa, dialektologia

    Hizkuntzak: eu

  • EUSKALTERM Terminologia Bankua

    Eusko Jaurlaritza, UZEI

    UZEI (2011) gunetik jasotakoa: UZEIk sortu zuen EUSKALTERM Terminologia Bankua 1987an, ordura arte egindako hiztegi guztietako fitxa terminologikoak bateratuz. Geroztik gaur arte UZEIk egin dituen gainerako hiztegi guztiak ere han integratu dira. Terminologiaren zabalkundea bultzatu zuen UZEIk Bankua sortu bezain laster, teknologia berrien bidez: lehenik Minitel sisteman (1987), geroago Bideotex (1991) eta VT-100 terminalekin, eta azkenik Interneteko sarean. Alde horretatik, terminologiaren zabalkundea eta erabilera betidanik izan da UZEIren kezka. EUSKALTERM Terminologia Banku Publiko bihurtu zen 2001ean, UZEIren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmen baten ondorioz. Banku hau eguneratzeko eta elikatzeko lanak UZEIk egiten ditu, Euskaltzaindiaren arauen arabera eta normalizazio-batzordeetan hartutako erabakien arabera.

    Balorazioa: 3

    Etiketak: terminologia, xede berezietarako hizkuntzak

    Hizkuntzak: eu | es | fr | en | de

  • Ereduzko prosa gaur

    Euskal Herriko Unibertsitatea

    Corpusaren xehetasunak. Denera: 25,1 milioi hitz. Liburuak, 13,1 milioi hitz. 2000-2006 bitarteko 287 liburu. Prentsa, 12 milioi hitz. 2004-2006 bitarteko Berria egunkaria (10 milioi hitz). 2001-2005 bitarteko Herria astekaria (2 milioi hitz). Azken eguneratzea: 2009-01-15. Ereduzko Prosa Gaur 2001an abiatutako egitasmoa da, 2007ko uztailean burutua. 2009ko urtarrilean, corpus arakatzaileari itxura berria eman zitzaion. Egileak: Ibon Sarasola (UPV/EHU), Pello Salaburu (UPV/EHU), Josu Landa (Ametzagaiña), Josu Zabaleta (Rosetta). ISBN: 978-84-693-9889-0

    Balorazioa: 4

    Etiketak: corpusa

    Hizkuntzak: eu

  • Labayru Hiztegia

    Labayru Ikastegia

    Arrieta Dourte-tik (2011) jasoa: Euskera-gaztelania ereduko hiztegia da. Bertan, bizkaiera eta Batua uztarturik datoz, Bizkaieraren lexikoa finkatzeko lehenengo saio orokorra dugu. Euskaltzaindiaren hiztegi batuaren ildotik osoturik dago eta lexiko batuaren corpusa ugaltzeko ahaleginaz mamindu da. Hitzen sinonimo aukera ezin hobea dakarkigu, Euskera biziaren ondarea eta tradizio idatziaren ekarria bertan islatuta ditugularik. 60.000 sarrera nagusi eta 90.000tik gorako adiera ditu. Iturria: Ekhi Arrieta Dourte (2011.03.29). Labayru hiztegiaren azterketa. Deusto Reviewer on Language Resources, http://lingvoresurso.wordpress.com/2011/03/29/labayru-hiztegiaren-azterketa/

    Balorazioa: 3

    Etiketak: dialektologia, bizkaiera, mendebaleko euskara

    Hizkuntzak: eu | es

  • Hiztegi Batua

    Euskaltzaindia

    Arduraduna: Jose Antonio Aduriz Hiztegi honek, Euskaltzaindiak, sortu zenetik orain arte, hiztegi alorrean hartu dituen erabaki eta gomendio guztiak hartzen ditu bere mendean; hots, aurreko erabaki edo gomendioren bat ados ez badator Hiztegi honetan esaten denarekin, honi jarraitu behar zaio eta ez hari. Hortaz, Hiztegi Batu hau da, Euskaltzaindiarentzat, euskal hitzen, aldaeren eta horien guztien erabileren zuzentasuna edo egokitasuna erabakitzeko irizpidea

    Balorazioa: 4

    Etiketak: hiztegi batua, gomendioak

    Hizkuntzak: eu