Euskal Gaien Institutua Euskaldok

Enlaces Comentados

Sociolingüística

Responsable: Esti Amorrortu (UD / DU)

Índice

  • Euskal Herriko hizkuntza-adierazleen sistema

    Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza

    Euskararen egoeraren diagnosia egiteko datubasea da. Datuak 1991tik aurrerakoak dira, Euskal Herri mailakoak eta batez ere Inkesta eta Mapa Soziolinguistikoetatik atarata daude; udalerrika edo gaika atera daitezke, baita grafikoak eta excel taulak ere.

    Valoración: 4

    Etiquetas: datu soziolinguistikoak, hizkuntza-gaitasuna, hizkuntzaren erabilera, hizkuntzaren transmisioa, hizkuntza-jarrerak

    Idiomas: eu | es | fr | en

  • Euskararen Datu Basea

    Soziolinguistika Klusterra eta Aztiker

    Euskararen egoeraren diagnosia egiteko datu base oso erabilterraza. Eskaintzen diren datuak ondokoak dira: euskararen ezagutzari buruzko datuak, erabilerari buruzkoak eta euskarak hezkuntzan duen tokiari buruzkoak. Datu horiek adin-taldeka, sexuaren arabera eta bilakaeraren arabera ikus daitezke esparru ezberdinetan; hau da, udalerrika –kasu batzuetan- eta hortik gora eskualdeka, herrialdeka eta Euskal Herri mailan.

    Valoración: 5

    Etiquetas: datu soziolinguistikoak, hizkuntza-gaitasuna, hizkuntzaren erabilera, kale-neurketa, hizkuntza-ereduak, eraginkortasuna indizea

    Idiomas: eu

  • .BAT Soziolinguistika Aldizkaria

    Soziolinguistika Klusterra

    Aldizkariaren helburua euskararen berreskurapen bidean eragile direnei oinarri teoriko espezializatua eskaintzea da. Honako edukiak argitaratzen ditu: Euskararen normalkuntzan giltzarri diren gaien inguruko dossier bereziak, Euskal Herriko nahiz mundu mailako adituen ekarpenak, normalkuntza esperientziei buruzko lanak, mundu osoko erreferentzia glotopolitikoak, soziolinguistikan aditu direnei elkarrizketak eta abar. 1990etik aurrera argitaratzen da, lau zwnbaki urtean eta denak daude online eskuragarri.

    Valoración: 5

    Etiquetas: aldizkaria, ikerketa, soziolinguistika

    Idiomas: eu

  • Soziolinguistika Klusterreko Proiektuetako Erreferentzien Bilgunea

    soziolinguistika Klusterra

    Erreferentzien Bilgunean Soziolinguistika Klusterreko proiektuetan erabiltzen eta sortzen diren materialak biltzen dira, gaiaren eta eduki motaren arabera sailkatuak. Batzuk han-hemen argitaratuak eta beste batzuk aurretiaz argitaratu gabeak. Gehienak online eskuragarri daude.

    Valoración: 4

    Etiquetas: erreferentzia bibliografikoak, euskararen soziolinguistika, euskara normaltzeko plangintza

    Idiomas: eu | en | ct

  • Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren argitalpenak

    Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza

    Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak berak egin edo diruz lagundu dituen ikerketa-liburuak pdfan eskegita daude, denon eskuragarri. Besteak beste, egin diren Inkesta Soziolinguistiko eta Mapa Soziolinguistiko denak eta beste hainbat ikerketa.

    Valoración: 4

    Etiquetas: ikerketa, mapa soziolinguistikoa, inkesta soziolinguistikoa, euskararen egoera

    Idiomas: eu | es

  • Katedraren argitalpenak

    Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

    Katedrako ikerketa taldeak egindako argitalpen nagusien bilduma, online eskuragarri.Taldeak burututako ikerketa batzuk euskararen ingurukoak dira, hala nola, euskararekiko jarrerei buruzkoak; beste batzuk, munduko hizkuntza ondareari buruzko lanak dira, hala nola, munduko hizkuntzen egoera soziolinguistikoari buruzko txostena.

    Valoración: 4

    Etiquetas: egoera soziolinguistikoa, munduko hizkuntzak, hizkuntza-jarrerak, ikerketa

    Idiomas: eu | es | fr | en | ct